XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Gurutze santuaren señalea eguinta, meditacioco ordu au Jaincoari esqueiñ zayozu.

2. Bereala oñ edo cimendu onetan bigarren beguietaratzen dan gauz au ongui aditzeco gracia berari esca zayozu, bici guciraco dotriña, eta beragatic balio chit andicoa dalaco.

1.go.

Beguira arretaz eta contuz inguru gucian dauzcatzun gáuzac, eta aimbeste eta añ desberdiñac dirala icustean, ecin ceundeque guci oríec utsetic atera zituen Jaungoicoaren escu eta al izateaz arritugabe.

- Bereala cere buruari galde: ¿cer asmo iduqui zuen Jaincoác guci au utsetic ateratzean?.

Beretzat etzituen eguiñ, ceren nola eternidade gucitic neurrigabe zori onecoa dan, beretzat Bera asco dan, eta Beraz campora eceren bear eztan.